Esbastika 1936ko gerra aurretik: Hamaika adibide.

Etorkizun hurbilean ZePolitte!n eskeiniko ditugun elastiko eta izerditakoentzako material berriaren bila ari gara eta hamaika webgune eta agiritegietan murgilduta gabiltzalarik, harrituta geratu gara 1936-37 gerra aurretik esbastikaren erabilera euskal abertzaletasunean zein hedatua zegoen.

Horrekin batera, aurreko astean Menéame atarian esbastikaren ikurrak II. Mundu Gerra aurretik izan duen erabilera historikoari buruzko albiste interesgarria irakurri genezaken (ES). Hau horrela izanda, ZePolitte!n gauza eta kontu historikoak atsegin ditugunez, esbastikak euskal kultura eta politikan historikoki izan dituen hainbat adibide partekatu nahi ditugu.

Aipaturiko bilaketaren ondorioz, eta gure historiako tarte bat aipatu beharko bagenu, 1936 gerra aurretik Errepublika garaian euskal abertzaletasunaren jira zeuden hamaika talde eta erakundeek egiten zuten erabilpenak nabarmendu beharko genituzke. Ikus ditzagun adibide batzuk.

Esbastikak Ondarruko baporeetan

Ondarruko bi argazki hauetatik ondorioztatu dezakegunez Ondarruko arrantzaleen abertzaletasuna ez dago ukatzerik.

39587763

Ondarruko zubi zaharraren postala. Kasu egin ezkerreko bapore zuriaren esbastikari.

 

Ondarruko zubi zaharra

GureGipuzkoa.net | Puente viejo © CC-BY-SA: Indalecio Ojanguren

 

Ez duzula ezer ikusten? Eta orain?

6155_o_00

Tolosako batzokiaren irekiera.

1936ko estatu kolpea eta bi hilabete lehenago EAJk Tolosako batzokia ireki zuen. Jesús Elósegui Irazusta argazkilari tolosarrak egun horretako hainbat argazki jaso zituen, nabarmenenak hauek:

Tolosako batzokia

GureGipuzkoa.net | Tolosako batzokia © CC-BY-SA: Jesús Elósegui Irazusta.

 

Aberri Eguna Tolosa'n

GureGipuzkoa.net | Aberri Eguna Tolosa’n © CC-BY-SA: Jesús Elósegui Irazusta.

 

Donostiako Uri Buru Batzarreko logoa

John Zabalo Ballarin “Txiki” diseinatzaileak landutako delarik, EAJ-PNVko Donostiako Uri Buru Batzarraren logoaren itsasontziak ere jasotzen zuen esbastika bat. Logodun gutunazal hau Berangoko Burdin Hesiaren museoan dago ikusgai.

Donostiako Buru Batzarra

Donostiako UBBrako “Txikik” egindako diseinua.

 

Donostiako EAE-ANVko militanteak

Esbastikaren erabilpena 1920-30 hamarkadetako talde abertzaleen artean oso hedaturik zegoen beste adibide bat. Argazkian Donostiako EAE-ANVko militante taldea alderdiaren ikurrarekin. Ikurraren barruan nabarmen esbastika bat ikusi dezakegu. Egungo EAE-ANVren logoan esbastika lauburu bategatik ordezkaturik agertzen da.

EAE-ANV

Kutxateka.com | EAE-ANVko Militante donostiarrak © CC-BY-NC-ND: Ricardo Martín, Photo Carte

 

Emakume Abertzale Batzako militanteak

EAJren emakumeen taldeak ere bere egin zuen lauburu zuzena. Lehenengo argazkia Ataunen 1934ko uztailean egindako agerraldi abertzalean Jesús Elóseguik hartutakoa da. Bigarrengoan aldiz argazkiaren urtea 1933 bada ere, kokapena ezezaguna zaigu.

Ataun. Mitin nacionalista. Edificio E.A.B.

GureGipuzkoa.net | Ataun. Mitin nacionalista. Edificio E.A.B. © CC-BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús

 

EABko kideak. 1933.

Kutxateka.com | EABko militanteak © CC-BY-NC-ND: Ricardo Martín, Photo Carte.

 

EAB_ikurra

Esbastikadun EABko ikurrina paparrean jartzeko pin-ean.

 

Lapurdiko baxera

Lapurdiko fabriketatik ekarritako baxera piezak. “Basque” estiloa izenekoan egindako apaingarriak dituzte, modan baitziren 1920ko eta 1930eko hamarkadetan. Apaingarri horiek txantiloiekin egin ziren.  Ezaugarri nabari bat dute.

Zenefa geometriko batzuk dituzte, kolore (urdin eta gorri, urdien eta hori, hori eta betl, urdin eta laranja) eta lodiera askotako lerroen eta konbinazioz osatuak.

Fabrika bakoitzak bere dekorazioa sortu zuen, eta izen hauek eman zizkieten: Eskualduna, Basque, Fandango, Lou Basquez, Côte Basque, Bayonne, Sara, Ustaritz, Biarritz, Cambó…

Argazki honetan agertzen den baxera Bilboko Euskal Museoan goza dezakegu.

Lapurdiko porzelana

“Basque” estiloko Lapurdiko baxera.

 

Jagi-Jagiko “Lenago il” saildiko gudaria

Euzko Gudarosteak publikatzen zuen “Gudari” aldizkariaren 7. alean argazki kurioso bat aurkitu dezakegu. Gorbeiako aterpe batean Jagi-Jagiko “Lenago il” saildiko gudari talde bat agertzen delarik, ikusi ezkerraldeko gudariaren jertsean zer agertzen den:

Jagi-Jagiko gudariak Gorbeiako aterpe batean.

Jagi-Jagiko gudariak Gorbeiako aterpe batean.

 

Euskal Unibertsitatearen aldeko zigiluak

Euskal Unibertsitatearen sorrera bultzatzeko 1936ko Euzko Jaurlaritzak «Euzko Ikastola Nagusi Alde / Pro Universitate Vasconum / Pro Universidad Vasca» izenburupean zigilu serie bat publikatu zuen.

Urte bereko azaroaren 18an orduko EHAAn Euskal Unibertsitatearen sorrera ofizialdu zen. Irudi originala eta informazio osagarria EHUko webgunean eskuratu daitezke.

Euskal Unibertsitatearen aldeko zigiluak

John Zabalok diseinaturiko kartela eta Euskal Unibertsitatearen aldeko zigiluak.

 

1930ko hamarkadako kartak

80ko hamarkadan argitaratutako edizio berri hau Berangon kokatua dagoen Bilboko Burdin Hesiaren interpretazio zentroan ikusi daiteke.

1930eko hamarkadako karten 80. hamarkadako argitalpena.

1930eko hamarkadako karten 80ko hamarkadako argitalpena.

 

Esbastikadun eusko gudaria

Gudari abertzalea.David Seymour “Chim” argazkilariak Bilbon? ateratako argazki honetan gudari abertzale bat ageri zaigu.

Argazki hau “Mexikar maleta” bezala ezaguna den maletan 1995. urtean eta 70 urtez desagertuta egon ondoren agertu zen.

Bertan, Robert Capa, Gerda Taro eta David Seymour “Chim” argazkilarien negatibo sorta ziraragarria agertu zen. Hainbat pasadizoen ondoren New Yorkeko International Center of Photographyk digitalizatu zituen denak.

4500 negatiboz osaturiko bildumak dira maletan agertu zirenak eta Espainiako Guda Zibileko egunerokotasuneko hainbat pasadizo eta gertakari agertzen dira.

Gure gertutasunetik ikusita, aipatzekoak dira Berriatuko Alipasolo baserriaren atarian Euzko Gudarosteko EAJ-PNVko Mungia Bataloiko Txorierri Konpainiako gudariei David Seymourrek ateratako serie ikusgarria.

Ziur testigantza gehiago badaudela, bainan hauek dira guk aurkitu ditugunak. Zuk besterik izango bazenu eta zerrenda honetara gehitu nahiko bazenu, bidali eiguzu eta gehituko dugu.

 

Ekainaren 5eko eguneraketa.

Esbastikak Amarako EuskoTreneko geltokian

jonek iruzkinetan aipatzen digunez, Donostiako Amarako EuskoTren geltokian bada esbastika bat duen ikurra, honatx:

Argazkia: Juanjo Olaizola http://historiastren.blogspot.com.es

Argazkia: Juanjo Olaizola http://historiastren.blogspot.com.es

 

Historias del Tren blogeko artikulu hau irakurtzea aholkugarria deritzot. Blog hau Juanjo Olaizolak kudeatzen du, Azpeitiko Trenbidearen Museoko zuzendari ohia. Post horretan ASEA ekoizle suediarrak egindako lokomotoren historia deskribatzen da, berauk esbastika pare bat dutelarik.

Sabino Aranaren brontzezko plaka

Atzo bertan hartutako irudia helarazi digute. Irudia Beasaingo batzokian dagoen Sabino Aranaren brontzezko plaka da. Ziurrenik Gerra Zibilaren aurretiko reproduzio modernoa da.

Sabino Aranaren ikurra Beasaingo batzokian.

Sabino Aranaren brontzezko plaka Beasaingo batzokian.

Tagged with: ,
Kultura eta Ondarea-n argitaratua

Utzi iruzkina