Jazpanari gorazarre

Euskal Herriko inguru festibaleroari erreparatuta nekez aurkituko dugu Jazpanaren hiru baldintzak betetzen dituen festibalik: Debalde izatea, zure herriko taldeak ikusteko aukera izatea eta Goierrin kostata joko duten taldeak ikusteko aukera izatea.

Jazpanaren antolakuntza herriko gazte bolondres talde batek -beti ere musutruk- 2009an Beasaingo Udalaren laguntzaz hasitako abenturak 2014. urtean bostgarren edizioa bete duenean, nerabezaroa utzi eta guregan geratzeko gogoz dugu.

Horrekin batera, Jazpanak Beasaingo eta Goierriko bizi kulturalari egiten dion ekarpena azpimarratzekoa da: Gazte talde honek egindako lanari errespetoa eta esker ona baino ez. Biba zuek!

JazpanaFest 2014

GureGipuzkoa.net | JazpanaFest 2014 © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Post xume honekin antolakuntzan lanean ziharduten lagunei ZePolitte! bezala gure eskerrik beroena eman nahi diegu, gure trasteak ustutzen zein etxerako bidea hartu behar zenean furgona betetzen emandako laguntzagatik.

Diego, Jon eta besteak… MILAESKER!!!

ZePolitte! elastikoak Jazpanan

GureGipuzkoa.net | ZePolitte! elastikoak Jazpanan © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

JazpanaFest 2014

GureGipuzkoa.net | JazpanaFest 2014 © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

 

Tagged with: , , ,
Azokak, ZePolitte!-n argitaratua

Utzi iruzkina