Akarregi 1952

Jose Luis Akarregi (Lekeitio 1924-Eibar 2012), pilotari handiari eskeinitako elastiko honekin 40. eta 50. hamarkadetako pilotari erreferentzialetako bat omendu nahi dugu.

Buruz buruko txapelketan 1944an debutatu ondoren, 1946, 1950 eta 1951n finaletara ailegatu zen, behin ere irabazi ez bazuen ere.

Aurrelari lanetan bere sakearen indarragatik eta dejadak egiteko erreztasunagatik nabarmendu zen. Noblea, lagunen laguna eta eskarmentu handikoa: Pilota zainetan zeraman. Entrenatzaile gisa pilotariekin urteen poderioz indarra hartzen joan den materialaren aukeraketaren “liturgian” aitzindaria izan zen.

Elastikoa diseinatzerakoan erabili dugun irudia Eibarko Astelena pilotalekuan Indalecio Ojanguren argazkilari eibartarrak ateratakoa da.

Bere bizitzako eta kirol ibilbidearen informazio sakona La Leyenda de Acarregui blogean aurkitu daiteke, berau bere seme den Jose Luisek kudeatzen duelarik. Bere aitaren ibilbidea aitortze aldera, ZePolitte!-n dataile bat izan nahi genuen eta elkarrekin harremanetan izan ondoren, Jose Luisi elastiko honen lehenengo alea oparitu genion.

Jose Luis Akarregiri buruzko informazio osagarria hemen eskuratu dezakezu.

Utzi iruzkina