Harremana

ZePolitte! lan taldea

Xabier Eskisabel Twitter xeskisabel Flickr xeskisabel

Xabier Eskisabel

Kudeaketa teknikoa, bloga, bidalketak, bezeroekiko harremana… orkesta gizona.

Sareko hainbat proiektu eta ekimenetan ibilitakoa naiz. 2007ko Zientzia Asteko Wikipedia lehiaketako sarian irabazle izatetik, GureGipuzkoa.net atariaren hastapenetan bere blogaren eguneraketa eta hamaika argazkiren geolokalizazio nekaezineraino. Egun, 1940-50 hamarkadetako kable bitartezko baso garraio sistemak ikertzen dihardut ta aurkitzen ditudan emaitzak Kablegintza blogean partekatzen ditut.

Zure ZePolitte! erosketa esperientzia ahalik eta erosoena izan dadin lanean gogor dihardut, erosleen zalantzak eta galderak erantzuten edo/eta bidalketen inguruko kezkak argitzen bai emailez zein gure sare sozialetako profilen bidez. Bezeroentzako bidalketekin Zallako Correos bulegora sartu ahala bertako langileak dardaka jartzen ditut.

Ataundarra jaiotzez eta beasaindarra heziketaz, Bizkaia asko hobetu da Zallan bizi naizenetik. Beasainen bizi nintzela egunerokotasunean euskaraz jarduteko erreztasuna eta bertako kiroldegian jasotzen zituen Shorinji Kempo entrenamenduak dira Zallan gehien faltan botatzen ditudanak. Nire aisialdian emazteari eta alabari etxean egindako yogurrak prestatzea bereziki gustatzen zait. 1998. urtea ezgeroztik Survival International GKEko kidea naiz eta 2011. urtea ezgeroztik Aranzadi Zientzia Elkartekoa.

ZePolitte! harremana:

ZePolitte! Kultur Ekoizpenak
San Miguel auzoa, 7
48860 ZALLA
Bizkaia
 
WhatsApp ZePolitte! Telegram ZePolitte!

686823346

Galderak eta zalantzak: zepolitte @ gmail . com

Jarrai gaitzazu

Twitter ZePolitte! Flickr ZePolitte! ZePolitte! Facebook ZePolitte! blog

Utzi iruzkina