“Hori nire aita da!!” Amayur Batailoiko mutilak gogoan

ZePolitte! online dendak bere ateak 2015an itxi bazituen ere, bere bloga bizirik dirau eta hemen bertan eskuragarri jarri nuen zenbait informazio eguneratu eta osatzea merezi duelakoan nago. Gaurkoan, Amayur Batailoiko mutil gabiriarren txanda da.

Gabiriako herritarren %10a gerrara!

1936-37ko gerran Gabiriako herritarren %10a joan zen gerrara, orotara 84 bizilagun. Aita, semea, anaia, osaba… nekez egongo dira Euskal Herrian porzentaia horretara iritsitako herriak.

Gabiriako mutilek erakutsitako eskuzabaltasuna eta adorea belaunaldi berriek gertutik gertura ezagutarazteak merezi duelakoan, ZePolitte.com atariak eta Gabiriako herritar talde batek elkarlanean gure gudarien ibilia plazaratzeko eta hedatzeko kamiseta eta jertsea ekoiztu genuen.

Argazki aski ezaguna Gabirian

Kamiseta ekoizteko erabilitako irudien artean Gabiriako herritarren artean aski ezaguna den hau erabili genuen:

Gabiriko gudariak. Amayur Batailoia.

Gure gudari gabiriarrak Bizkaiko fronteko kokapen ezezagun batean.

Irudi horrekin, diseinua hau ekoiztu genuen kamisetaren aurrekaldean eta bizkarrean:

Gabiriako gudariak.

Kamisetaren atzekaldea gudari eta milizianoen zerrendarekin.

Dokumentazioa eta ikerketa

Kamisetaren ekoizpenean kontu berezia jarri genuen kamisetaren edukien zehaztasun historikoa ahalik eta zorrotzena izan zedin.

Hori horrela, kamisetaren aurrealdeko irudian “Amayur” batailoiko hogeitabost gudari gabiriar ikusi ditzazkegu. Horiek denak 2012. urteko Makilari herri aldizkariaren 23. alean izen-abizen eta etxearen izenarekin identifikatuak izan ziren. Argazkia Eusebio Igarzabalek utzi zidan, Amayur Batailoiko bizirik geratzen zen eta 2011. urtean zendu zen Antonio Igarzabal azken gudariaren semea eta Ander Yurrita ikerlari ormaiztegiarrak ikerketarekin lagundu zidan.

Horien izenak Amayurkoenak ez ezik, 84 osatu arte gainontzeko mutilen izen-abizenak, etxearen eta batailoiaren izenak, kamisetaren bizkarrean jaso genituen. Haien adorea eta eskuzabaltasuna denok ezagutu, oroitu eta eskertu dezagun.

Ander Yurritak hasitako bidea jarraituz, gudari eta milizianoen izenak eta bi abizenak eta beraien etxeen izenak osatzea lortu genuen. Hala ere kamisetaren orrian ikusten den bezala, oraindik hainbat atal osatzeke geratu ziren.

Bizkarreko diseinua

euzko_gudari_txikia

gudaria_chim

Bizkarreko diseinuan bi elementu sartu genituen.

Alde batetik batailoi abertzaleetako gudariek sarritan beraien txapeletan itsasten zuten metalezko “Euzko Gudari” ikurraren erreprodukzioa eta bestetik eta arestian aipatu bezala, 84 osatu arte Gabiriko gainontzeko mutilen izen-abizenak, etxea eta bakoitzari dagokion batailoiaren izena.

Batailoien identifikazioa

Gerraren hastapenetan batailoi bakoitzak bere alderdi politiko edo sindikatuaren disziplinari zor zitzaion soilik. Gerrak aurrera egin ahala, hasierako batailoien sailkapen ideologikoa alboratu eta batailoiak ohikoa den antolaketa militar bat jarraituz sailkatzeari ekin zitzaion. Berrantolaketa hau gertatuagatik, praktikan gudari/miliziano talde bakoitzak bere alderdiari/sindikatuari erreparatzen jarraitu zuen. Berrantolaketa ere ez zen nahikoa izan faxisten erasoa gelditu eta gailentzeko.

Hau argituta, alfabetikoki sailkatu ditugu Gabiriko gudari eta milizianoak. Hemen beraien izenak:

Hau argituta, alfabetikoki sailkatu ditugu Gabiriko gudari eta milizianoak. Hemen beraien izenak:

IZEN ABIZENAK IRUDIA ETXEA BATAILOIA KONPAINIA MAILA ALDERDIA/SINDIKATUA
1 Fernando Agirre Etxeberria Lizardigarakoa Ordena Publikoa Euzko Jaurlaritza
2 Santiago Agirrebengoa Etxeberria santi_agirrebengoa_txikia Otsategi Amayur EAJ-PNV
3 Santiago Agorreta Basotegi Zandategi Zapadoreak EAJ-PNV
4 Patxi Alustiza Gabiria Oñatibi-aundi Amayur EAJ-PNV
5 Pedro Alustiza Jauregi Etxetxo Amayur EAJ-PNV
6 Luis Alzueta Ariztimuño luis_alzueta_txikia Izar-erdi Amayur EAJ-PNV
7 Simon Alzueta Ariztimuño simon_alzueta_txikia Izar-erdi Amayur EAJ-PNV
8 Dionisio Antia Galparsoro Altolagirre-garakoa Amayur Tenientea EAJ-PNV
9 Joxe Apaolaza Oiarbide Olalkiaga Amayur EAJ-PNV
10 Antonio Ariztimuño Azpeitia antonio_ariztimuno_txikia Izar-barrena Amayur EAJ-PNV
11 Domingo Ariztimuño Agirre Igeribar-garakoa Amayur EAJ-PNV
12 Joxe Ariztimuño Agirre Igeribar-garakoa
13 Resurrección Arozena Intxausti rexurrezion_arozena_txikia Igeribar-azpikoa Amayur Enlazeak Gudaria EAJ-PNV
14 Antonio Arratibel Labaka Zuazola-garakoa Amayur EAJ-PNV
15 Facundo Arratibel Irazusta Urkiola
16 Juan Joxe Arrondo Apaolaza Oñatibi-aundi Ingenieriak 2 EAJ-PNV
17 Antonio Arzelus Labaka Kalebarren San Andres ELA-STV
18 Joxe Atin Altolagirre Altzibar Amayur EAJ-PNV
19 Eugenio Azarola Zabalo eugenio_azarola_txikia Mandiola Amayur EAJ-PNV
20 Tomas Azpeitia Alustiza Madariaga-barrena
21 Juan Joxe Deba Mujika juan_joxe_deba_txikia Legorburu Amayur EAJ-PNV
22 Juan Inazio Erauskin Azarola Zuazola-garakoa
23 Juan Jose Etxaleku Mujika juan_jose_etxaleku_txikia Aranburu-azpikoa Amayur EAJ-PNV
24 Antonio Etxaleku Mujika Aranburu-azpikoa Amayur EAJ-PNV
25 Bixente Etxaleku Mujika Aranburu-azpikoa Amayur EAJ-PNV
26 Guillermo Gabilondo Lasa Madariaga-barrena Amayur EAJ-PNV
27 Joxe Mari Gabiria Alustiza joxe_mari_gabiria_txikia Bekoetxe Amayur EAJ-PNV
28 Remigio Garmendia Gaztañaga
29 Juan Goia Kerejeta Gaztelu
30 Hilario Goiburu Amezaga San Esteban
31 Pio Gurrutxaga Etxeberria Zantarte Amayur EAJ-PNV
32 Antonio Igarzabal Otegi Aranburu Ingenieriak 2 EAJ-PNV
33 Ramon Igarzabal Otegi jose_ramon_igarzabal_txikia Aranburu Amayur EAJ-PNV
34 Joxe Mari Intxausti Arozena Igeribar-azpikoa Loyola EAJ-PNV
35 Juan Irastorza Insausti Urkiztegi Amayur EAJ-PNV
36 Tomas Irizar Bergara Eizmendi Amayur EAJ-PNV
37 Angel Izagirre Arsuaga Igeribar-errota Amayur EAJ-PNV
38 Jesus Izagirre Arsuaga jesus_izagirre_txikia Igeribar-errota Amayur EAJ-PNV
39 Juan Izagirre Arsuaga Igeribar-errota Ingenieriak 2 EAJ-PNV
40 Ramon Iztueta Igarzabal ramon_iztueta_txikia Katarain Amayur EAJ-PNV
41 Joxe Izuzkiza Aristi Olalkiaga-azpikoa
42 Inazio Jauregi Urkiola inaki_jauregi_txikia Etxeaundi Amayur EAJ-PNV
43 Juan Jauregi Urkizar Etxeaundi Amayur EAJ-PNV
44 Luis Lasa Azurmendi Etxeberribengoa Amayur EAJ-PNV
45 Simon Lasa Zumalakarregi Zandategi Loyola EAJ-PNV
46 Joxe Ramon Lopez Zabalo Olazabal
47 Ignacio Maiz Zabaleta Eguzkitza
48 Tomas Maiz Zabaleta Eguzkitza Ingenieriak 2 EAJ-PNV
49 Patxi Markina Aldanondo patxi_markina_txikia Errementari-zar Amayur EAJ-PNV
50 Joxe Markina Aldanondo Errementari-zar Amayur EAJ-PNV
51 Pedro Markina Aldanondo Errementari-zar Amayur EAJ-PNV
52 Joxe Manuel Mendia Etxezarreta (Kaskante) joxe_manuel_mendia_txikia Etxeberri Amayur EAJ-PNV
53 Juan Mendiguren Oñatibia Zantagoiti Karl Marx UGT-PSOE 4a.
54 Manuel Murua Iranzuaga Alkain-txiki Amayur EAJ-PNV
55 Patxi Murua Iranzuaga patxi_murua_txikia Alkain-txiki Amayur Kapitaina EAJ-PNV
56 Gabino Murua Izagirre Izar-haundi
57 Joxe Murua Iranzuaga Alkain-txiki Ingenieriak 2 EAJ-PNV
58 Eugenio Murua Izagirre Izar-haundi Amayur 2. konpainia Tenientea EAJ-PNV
59 Pedro Murua Izagirre pedro_murua_txikia Izar-haundi Amayur EAJ-PNV
60 Felix Oiarbide Oiarzabal felix_oiarbide_txikia Bidaurreta Amayur EAJ-PNV
61 Roke Oiarbide Oiarzabal roke_oiarbide_txikia Bidaurreta Amayur EAJ-PNV
62 Ignacio Olaran Gabilondo Barrandegi Amuategui JSU, Juventudes Socialistas Unificadas
63 Jesus Olaran Gabilondo Barrandegi Amuategui 2. konpainia Sarjentua JSU, Juventudes Socialistas Unificadas
64 Lorentzo Oñatibia Dorronsoro Arane-txiki
65 Pablo Oñatibia Dorronsoro paulo_oatibia_txikia Arane-txiki Amayur EAJ-PNV
66 Patxi Ormazabal Leunda Agerre
67 Antonio Otegi Etxeberria Bekoetxe Ordena Publikoa Euzko Jaurlaritza
68 Eusebio Otegi Etxeberria eusebio_otegi_txikia Bekoetxe Kaperaua
69 Martin Otegi Etxeberria Bekoetxe Bakunin CNT-FAI 1a.
70 Patxi Peñagarikano Telleria Gabirizar-haundi
71 Jose Martin Sagastizabal Dorronsoro Altolagirre-azpikoa Amayur EAJ-PNV
72 Juan Sagastizabal Dorronsoro Altolagirre-azpikoa Ingenieriak 2 EAJ-PNV
73 Tiburcio Sagastizabal Dorronsoro Altolagirre-azpikoa Ingenieriak 2 EAJ-PNV
74 Casimiro Salsamendi Amondarain casimiro_salsamendi_txikia Astiazaran Amayur EAJ-PNV
75 Vicente Sarasola Odria Baztarretxe Amayur EAJ-PNV
76 Jose Sarriegi Olaran Isastegi Amayur EAJ-PNV
77 Joxe Telleria Agirre Madariaga-goena Amayur EAJ-PNV
78 Lukas Uliondo Maiza Urkiztegi Amayur EAJ-PNV
79 Bixente Urbiztondo Uria bixente_urbiztondo_txikia Arroa Amayur EAJ-PNV
80 Tomas Uria Iparragirre tomas_uria_txikia Arane-haundi Amayur EAJ-PNV
81 Markos Zabaleta Enatarreaga markos_zabaleta_txikia Izargoena Amayur EAJ-PNV
82 Agapito Zufiaurre Odriozola Artzain Amayur EAJ-PNV
83 Patxi Zufiaurre Odriozola Artzain
84 Migel Zurutuza Elorza Lizaratzu Ingenieriak 2 EAJ-PNV

Gabiriako jaietan eskura

Abuztuaren 16an eta sagardo dastaketaren jiran, hainbat gabiriarrentzat ziraragarria izan zen beraien aitona, aita, osaba… izandakoaren adibidea kamiseta batean erakusteko aukera izatea.

Gudari gabiriarren kamiseta aztertzen.

Aitona, osaba… beraien bila kamisetaren zerrendan.

Negurako jertsean ere bai

Datorkigun neguko ipar haizeari aurre egiteko balioko duen jertse txanoduna ere ekoiztu dugu. Kasu honetan jertsea urdina da eta kamisetaren diseinuari ezkerreko besoan ZePolitte! logo bordatua gehitu dugu. Horrekin, jertsearen ekoizpen duina eta aldi berea dotorea lortu dugulakoan gaude.

Negurako jertse txanoduna.

Negurako jertse txanoduna.

Tagged with: , , , , , , , ,
Kamisetak, ZePolitte!-n argitaratua
3 comments on ““Hori nire aita da!!” Amayur Batailoiko mutilak gogoan
  1. Miriam Martínez-k dio:

    Arratsaldeon,
    Kontsulta bat egin nahiko nuke. Bagera familiko nahikok amayur baitailoiaren kamiseta lortu nahiko gunukenak, jakitea nahiko nuke ea badauzkazuen eta nola lortu edo bestela enkargartu ditzazkegun, kopuru minimo bat eskatuta. Mila esker.

  2. xeskisabel-k dio:

    Kaixo Miriam.
    Kamiseta eta jertse gutxi batzu geratzen zaizkit. Emaila bidaliko dizut ta moldatuko gara.
    Eskerrikasko kaso egiteagatik eta ondo izan.

  3. Joseba Dieguez gonzalez-k dio:

    Bueno, ¡no lo vais a creer! Tengo un plato de campaña de Pedro markina aldanondo, del frente de orduña (Bizkaia).

Utzi iruzkina