Honi buruz (FAQ)

Zer eta nortzuk gara

  • Zer da ZePolitte?

    Oinarri historikoa eta kulturala duten eduki eta argazki historikoak erabiliz, Euskal Herriko iraganaren ikuspegi historikoa zein kulturalari begirada bat botatzeko balio duten elastikoak saltzen dituen denda gara.

  • Zein da ZePolitte!ren helburua?

    Internet bidezko elastikoen salmenta soiletik haratago joan nahi dugu. Euskal Herriko arlo sozial, historiko eta kulturalak hedatzeko balioko duten elastikoak ekoiztu nahi ditugu. Sarritan gure imaginarioan ikuskatu ditugunak bainan maiz herritarrontzako eskuragarri ez daudenak. Horrek ZePolitte!n agertzen diren pertsonaien inguruko ikerketa eta dokumentazio lana egitea derrigortzen gaitu, alegia, pertsonaien informazio zehatza bere kontestuan eskaintzeko balioko diguna. Hau horrela eginda, sarritan ezezaguna zaigun gure gertuko historiaren hedapena eta berreskurapena bultzatu nahi ditugu.

  • Zeintzu dira elastikoen diseinuan erabiltzen dituzuen argazkien gaiak?

    Euskal kutsua duten irudi historikoak, gizartekoak eta kulturalak soilik. Euskal kutsuko elastikoak saltzeko balio duen webgune bat sustatzerakoan, irudi berriak sortzen jardun gabe gai honetara atxikitzen diren eduki erakargarriak -sarritan ezezagunak- badaudela deritzogu. Hauek erabilita, Herri bezala izan dugun ibilbidearekin bat etorri ez daitezken eduki berrien sorrera ez dugu beharrezkoa ikusten.

Edukien jatorria eta erabilpena

  • Zein da erabiltzen dituzuen argazkien jatorria?

    Webgunearen hastapenean Indalecio Ojanguren “Kajoitxu” argazkilari eibartarraren lana oinarri hartzen duten elastikoak eskaintzen ditugu. Bere argazki bilduma Koldo Mitxelena Kulturuneko eta Gipuzkoako Artxibo Orokorreko teknikariek kudeatzen dute eta GureGipuzkoa.net webgunean Creative Commons BY-SA baimenpean eskuragarri daude. Etorkizuneko eskaintzetan libreki eskuragarri dauden edo egongo diren edukiak gehitu nahi ditugu.

  • Argazkiak erabiltzeko baimenik ba al duzue?

    Creative Commons BY-SA baimenak Indalecio Ojangurenen lana erabiltzeko baimena -komertziala ere bai- bere baitan hartzen du. Horrela izatearen abantaila nagusia zera da, eduki horiek erabili nahi ditugun bakoitzean ez daukagula zertan Gipuzkoako Artxibo Orokorrera baimen eske deitu beharrik, baimena jada eskainia baidago.

    ZePolitte!n tentu handiz gordetzen ditugu erakusten ditugun edukien erabilpen baldintzak. Elastikoen irudiei dagokienez eta arrazoi filosofikoak medio, ohikoa izaten den Copyright-Eskubide Guztiak Gordeak lizentziara atxikitzen diren edukiak erabiltzea ez dugu aurrikusten. Elastikoen fitxetan eta informazio osagarri gisa gehitu ditugun fitxategiei dagokienez, beraien erabilpen okerra egiten dugula uste baduzu, jarri gurekin harremanetan eta bere eskubideen kudeatzaileak eskatu ahala ezabatuko genituzke.

    ZePolitte!n CC-BY-SA baimenera atxikitzen diren edukien erabiltzaile eta sortzaile gara eta kultur erakunde publikoek kudeatzen dituzten edukien egoera legala argitzea -eta ahal den neurrian askatzea- animatu eta babestu nahi ditugu. ZePolitte!n CC-BY-SA da gure iparorratza.

  • Etxean badugu webgunearen filosofiara atxikitzen den duela 90 urteko argazkia. Elastiko bat egingo zenukete berarekin?

    Bai eta ikusteko irrikitan gaude, bainan horren aurretik etxeko sukaldean utzi nahi diguzuen argazkiaren egoera legala zein den aztertu beharko duzue. Aurrera egingo bagenu, ZePolitte! eta sendiaren artean kontratu bat bete beharko genuke non ZePolitte!ri utzitako argazkiaren baimena eta erabilpen komertzialaren nondik-norakoak azalduko lirateken. Hala ere, CC-BY-SA baimenpean publikatzea erabakiko bazenute, gai burokratikoak sahiestuko genituzke. Zerbitzu honengan interesa agertzen dutenei dohainik eskeintzen dugun aukera da eta gure eskaintzaren truke, dohako eskaintza jasotzea ere desiragarria litzake.

  • Kasu horretan gure argazkia… ZePolitte!ren jabetza izango da?

    Ez. ZePolitte!k elastikoaren irudia diseinatzeko erabiliko du soilik. Irudiaren ustiapen eskubideak zuenak dira. Irudiaren bertsio digitalaren ale batekin geratuko ginake eta horren paperezko bertsioarekin batera itzuliko genizueke.

  • Zer gertatzen da nire datuekin?

    ZePolitte!n gure erabiltzaileen pribatutasuna eta intimatitatea zorrozki errespetatzen ditugu. Zentzu horretan, LOPD eta LSSI-CE legeek derrigortzen gaituzten baldintzak betetzen gogoz saiatzen gara: Ematen dizkiguzun datuak gure esku dagoen fitxategi automatizatu batetan txertatuko ditugu eta beraien kudeaketa indarrean dagoen legediaren arabera egiten dugu. Fitxategi horretan gordetzen dugun zure edozein datu uneoro editatzeko edo ezabatzeko eskubidea duzu. Egin eskaera eta egin beharrekoak gauzatuko ditugu.

  • Nola bidaltzen duzue nire eskaera?

    Etxera, zure lanera edo Correos bulego batetara egindako bidalketetarako Correos etxearen Paq 72 zerbitzua erabiltzen dugu. Horrela eginda Correos bulegoak bidalketa gune -eta beharrezkoa balitz itzulketetarako ere bai- bezala erabili ditzazkegu, hartara, bezeroentzako bidalketa gastuak nabarmen merketzen dira. Aukera hau erabili dezazun aholkatzen dizugu. Paketeak nola bidaltzen ditugun informazio sakona webguneko salmenta baldintzen atalean duzu. Baiona edo Maulen bizi bazara, bidalketa ere bideratu dezakegu bainan kasu horretan erosketa egin aurretik jarri gurekin harremanetan. Salmenta baldintzen atalean Lapurdi, Baxenafarroa zein Zuberoara bidalketak nola bideratzen ditugun azaltzen dugu. Ez, Buenos Aires edo Boisera oraindik ez dugu bidalketarik egiten.

  • Erosi dudan elastikoa ez dut gustoko, txikia da… Itzultzeak onartzen dituzue?

    Bai noski eta 21 egun dituzu itzulketa gauzatzeko. Elastikoa eta bere material guztiak itzuli beharko dizkiguzu. Itzulketaren bidalketa gastuak zure kontu dira. Hala ere elastikoa bidali aurretik jarri gurekin harremanetan beste bategatik alda dezagun edo dirua itzuli diezagun.

  • Zallatik gertu bizi naiz. Kamiseta eskuan banatzen al duzue?

    Bai! Jarri gurekin harremanetan emailez edo WhatsApp/Telegram bitartez eta zure kamiseta eskuan emango dizugu. Oraindik gehiago, hilean behin Beasaina gerturatzen garelarik, Beasaindik gertu bizi bazara zure kamiseta emateko gera gaitezke eta bidalketa gastuak aurreztuko dituzu.

    Eskuan banatutako kamiseten prezioa 15€takoa da.

Diseinuaren berezitasunak eta elastikoen ezaugarriak

  • Zein da elastikoen jatorria?

    Gizarte bezala bizi dugun egoera ekonomiko larriaz jabeturik, ZePolitte!n sortzen dugun jarduna -ahalik eta posible bada- hemen Euskal Herrian ekoizteko erabaki irmoa hartua dugu. Zentzu horretan, diseinuak eta irudi grafikoa eta inpresio lanak 100% Euskal Herrian garatu direla bermatzen dugu.

    Gure eslastikoen hornitzailea B&C ekoizle belgiarra da eta etiketetan Bangladeshen ekoiztutako elastikoekin hornitzen gaituela ikusiko duzu. Nabarmentzekoa da B&C ekoizleak Fair Wear Foundationek ezartzen duen lan baldintzen kodearekin bat egiten du eta horrela eginda derrigorrezkoak eta umeen lanak debekatzen ditu, lan baldintza ziurrak eta egokiak bermatzen ditu, lan kontratu legalak, duintasunarekin bizitzea ahalbideratzen duen soldataren ordainketa, elkartzeko askatasuna eta hitzarmen kolektiboa izateko eskubidea, langileekiko diskriminaziorik eza eta lan ordu gehiegizkorik gabe jardutea.

    ZePolitte!rentzako elastiko bat aukeratzerakoan, argi genuen gure bezeroei kalitatezko produktua eskaini behar geniela, bainan elastikoak ekoizten dituzten langileen lan baldintzak ere kontuan izan behar genituela, zentzu horretan ZePolitte!n ez genuen zalantzarik izan eta B&C aukeratu genuen.

  • Zuen elastikoak serigrafia edo Transfer bat dira?

    ZePolitte!n gure bezeroei ahalik eta kalitate handieneko elastikoekin hornitzeko erabaki irmoa dugu bai berez elastikoekin zein inprimaturiko irudiekin. Horrela eginda gure elastikoetan agertzen diren pertsonaiak omentzeko modu eraginkorrena delakoan gaude. Hau horrela izanda, eta inpresio mota bat aukeratzerakoan “transfer” metodoa alboratu dugu eta serigrafia bidezko inpresioa aukeratu dugu. Horrela eginda, “transfer” metodoan ohikoa den degradazioa ekidinez serigrafia bitartez inprimaturiko irudien irautea nabarmen luzatzen dela bermatzen dugu.

  • Erantzun ez duzuen zalantza bat dut.

    Jarri gurekin harremanetan zepolitte [a bildua] gmail.com helbidera mezu bat bidaliaz eta zure zalantzak argitzen saiatuko gara.

 

Utzi iruzkina